RIDE
Proiektu hau ibilgailu ekologiko eta osasuntsu baten diseinua izan da, aurrera egin ahal izateko pedalen mugimendua behar duena. Produktu honen bitartez, mugikortasun iraunkorra sustatu eta, aldi berean, gure osasuna hobetzen dugu.
Pedalean egiten den indarrari esker, engranaje sistemak funtzionatzen du eta mugimendua abiadura bihurtzen da. Horrela, gaur egun merkatuan dauden produktuetatik ez gara urruntzen, gehigarri bat ematen diegu baizik.



